XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Madrilen egoitza duen Nuevos Medios diskoetxe independienteari Estatu Batuetako Stax enpresa zaharraren musika beltzeko materialak argitara ematea okurritu zaio.

Stax-soinua deitu izan zaio enpresa horrek publikatzen zuen materialari.

Bilduma horrek zati haundi bat osatu du soul eta funk estiloen historian eta adibide sonatuena Tamla Motown-ena dugu.

Oraingoan, disko kolektiboen bidetik jo du gehienbat Nuevos Medios-ek, nahiz eta kantan baten emaitzak ere ageri diren katalogoan.

Gaur komentatu behar dugun diskoa ere kantari bakar batena da.

Isaac Hayes gizonkote bat da, Memphis-en jaioa 1943an, eta orain ere hortxe ari da disko berriak eta kantaldiak etenik gabe egiten.

60. hamarkadan arrakasta haundia izan zuen, baina oraindik ere hortxe dugu bere lana, nahiz eta bigarren maila baten azaldu.

Hayes eta bere kolaboratzailea den David Porter klabeak izan ziren orduko musika beltzean.

Isaac-ek idatzitako kantuekin, Sam and Dave edo Carla Thomas bezalako artistek fama hartu zuten.

Hayes, batez ere album-gizona izan zela esaten du bilduma honetako aurkezpenak.

Honela, bere iraupen luzeko lehen diskoak, soul kantari baten kasuan oso arraro gertatzen zen ezaugarri bat zuen: 18 minutuko kantuak!.

Hemen, halere, abeslari honen beste aurpegia erakusten zaigu, salmenta aldetik ondoen ibili ziren kantu motzak alegia.

edo bezalako abestietan azaltzen den emozio ikaragarria egiaztatu besterik ez dago horri antzemateko.

Hayes alderdi erritmikoagora, funky-ra pasatzen denean, esaterako moduko konposizioek, garbi erakusten dute erritmo sentikorrerako duen gaitasuna.

Garai hartako kantu instrumental huts pare bat ere badago.

Altxor historiko txiki bat.